Eibarrek eta Athleticek galdu egin dute ligako lehen norgehiagokan

Julen Etxeberria.
2023ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Estreinako txarra izan dute Eibarrek eta Athleticek. Biek ala biek galdu egin zuten atzo Espainiako Lehen Mailako ligako aurreneko partidan: gipuzkoarrek 1-2 galdu zuten Ipuruan Levante Las Planasen kontra; bizkaitarrek, berriz, 3-0 galdu zuten Atletico Madrilen zelaian.

Krudela izan zen Eibarren itzulera maila nagusira. Etxekoak nor baino nor gehiago aritu ziren Levante Las Planasekin, baina esku hutsik geratu ziren azkenean. Bigarren zatian izan ziren hiru golak. Yasmin M'Rabetek sartu zuen bisitarien lehena, 58. minutuan. Ane Camposek berdindu egin zuen 85.ean, baina luzapenean, 93.ean, Jessica Martinezekesku hutsik utzi zuen Eibar. Galdu arren, oso ondo aritu ziren Yerai Martinek entrenatutakoak.

Aukera gutxiago izan zituen Athleticek. Aurkaria ere askoz hobeagoa zen: Atletico Madril. Hori gutxi ez, eta etxean aritu zen Espainiako taldea. Zuri-gorriek ondo eutsi zieten etxekoei lehen zatian; ez, ordea, bigarrengoan. Hiru gol sartu zituen Atletico Madrilek: Sheila Guijarrok bi, eta Eva Navarrok bat. Agerian geratu zen talde baten eta bestearen arteko aldea. David Aznarrek, beraz, ez zuen gustuko estreinakoa izan.

Reala, Granadan

Realak, berriz, gaur jokatuko du, Granadan (Espainia), etxeko taldearen aurka (19:00, DAZN). Txuri-urdinek irabaziz ekin nahi diote denboraldiari. Aukera ona dirudi, Granada igo berria baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.