Futbola

Eibarrek luzapenean irabazi du, eta Osasunak berdindu egin du Mallorcan

Merezitako garaipena lortu du Jose luis Mendilibarren taldeak (2-1), partidako azken jokaldian Orellanak sartutako golari esker. Osasuna bi aldiz izan da atzetik, baina bina egin du.

ainara arratibel gascon
2019ko urriaren 31
15:37
Entzun

Garaipen eta berdinketa baliotsuak lortu dituzte Eibarrek eta Osasunak. Gipuzkoarrek 2-1 irabazi diote etxean Vila-reali, eta Osasunak puntu ona urratu du Mallorcan. Hala, mailari eusteko borrokan puntuak baten segitzen dute bi taldeek.

Valladoliden aurkako porrotak eragindako kezkak eta zalantzak baztertzeko, garaipena behar zuen Eibarrek, eta du huts egin. Hori bai, azken jokaldira arte itxaron behar izan du merezitako sari hori jasotzeko. Orellanak buruz sartu du 95. minutuan Jose Luis Mendilibarren taldeari hiru puntuak eman dizkion gola,

Hasieratik izan da nagusi jokoan, hegalak bilatuz eta zelai erditik aurrera bizi jokatuz. Lehen zatian, ez dio hegaleko joko horri etekina atera, azken erdiraketetan ez baitu asmatu. Kontrara, bisitariek izan dute aurretik jartzeko abagunerik argiena, 45. minutuan. Ekambik egindako jokaldi baten ostean, Chukwuezek gora bidali du baloia area txikitik egindako jaurtiketan.

Bigarren zatian iritsi da etxekoen lehen gola. Kike Garciak sartu du buruz, korner batean. Erasora segitu du Eibarrek, eta hegaletatik jokatzen.  81. minutuan Kikek langara bota du baloia. Baina Vila-realek jokalari erabakigarriak ditu aurrean, eta beste behin erakutsi du. Aulkitik atera den Gerard Morenok baloi luze bat hartu eta Dimitrovic gainditu du 88. minutuan. Sari handia zen Vila-realentzat egindako partida eta gero. Baina askotan gertatu  ez bezala, 95 minutuan merezitako saria jaso Eibarrek Orellanaren golarekin.

Osasuna, berriz, puntu baliotsua lortu du Mallorcan: 2-2. Bi aldiz egon da atzetik Jagoba Arrasateren taldea, eta hori dela-eta puntu gozoa da nafarrek lortutakoa. Parekatua hasi da neurketa, baina pixkanaka Mallorca nagusitzen joan da, eta Rubenen ate ingurura gerturatzen. 0-1ekoa, ordea, gertu izan dute gorritxoek. Baina Valjentek ondo aldendu du baloia, eta ia hurrengo jokaldian Roberto Torres nahastu egin da, eta penalti egin dio Dani Rodriguezi. Lago Juniorrek ez du huts egin. 21. min. Hurrengo minutuetan sufritu egin du Osasunak, eta ia bigarrena egin du Mallorcak. Korner batean Valjentek langara bidali du baloi loratu bat. Etxekoak nagusi zirela amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatian gauzak orekatzen joan da Osasuna, biziago jokatuz, eta Reinaren atera gerturatuz, eta 68. minutuan partida berdintzea lortu du. Bakarkako jokaldi oso on bat egin du Marc Cardonak, eta Mallorcako hainbat jokalari atzean utzi eta gero, ondo gurutzatu dio baloia Reinari. Zailena eginda zuela ematen zuen, baina bost minutu eskas iraun die pozak gorritxoei. Izan ere, Roncagliak huts handia egin du, eta eskuarekin jo du baloia arean. Beste penalti bat Mallorcarentzat, eta oraingoan Salva Sevillak egin du gola.

Ordu laurden baino ez zen geratzen partida amaitzeko, eta Osasunak maldan gora zuen lehian. Baina Jagoba Arrasateren taldeak ez du etsitzen, eta beste behin erakutsi du. Adorea atera du, eta 77. minutuan buruz gol polita sartu du Ruben Garciak. Puntuari ondo eutsi diote puntuari amaiera bitarte gorritxoek.

 

VALJENT

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.