FUTBOLA. Dani Garciaren hutsunea betetzeko asmoz, Sergio Alvarez Sportingeko erdilaria fitxatu du Eibarrek datozen lau denboraldietarako. Alvarezek 26 urte ditu. 78 partida jokatu ditu Lehen Mailan, eta ehundik gora Bigarren Mailan. Ivan Alejok, bestalde, Eibar utzi du, eta Getafera joango da.