EITBk dio Bielsa izango dela entrenatzailea Urrutiak irabazten badu

Fernando Garcia Makua, bere hautagaitzako kideekin batera, atzo Bilbon egindako aurkezpenean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EITBko telebista eta irratien arabera, Marcelo Bielsa txiletarra izango da Athleticeko entrenatzailea, Josu Urrutiak uztailaren 7an lehendakaritzarako hauteskundeak irabazten baldin baditu. Berri horren arabera, Txileko hautatzaile ohiak Urrutiak egin dion eskaintza du, eta hitza eman dio Athleticeko jokalari izandakoa presidente baldin bada talde zuri-gorriaren ardura hartuko duela. Bielsaren izena aspalditik dabil bolo-bolo, baina ez bakarrik Athleticen inguruan. Sevilla eta Reala ere hura fitxatzen saiatu ziren, baina ez zuten konbentzitu txiletarra. Inter Milanek ere hura fitxatzeko interesa azaldu du, Leonardo brasildarrak Italiako taldearen aulkia uzten baldin badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.