Helmugarako ia 50 kilometro falta zirela, Lazkaomendi atzean utzi ostean, jo du erasoa Eladio Jimenezek, eta ihesean egin ditu Tolosako helmuga arteko kilometroak. Guztira 180 kilometro izan ditu gaurko etapak.
Bakarkako eraso hori jo aurretik, beste hamar lagunekin zihoan ihesean Jimenez. Hain justu, ihesaldi horretan lagun izan dituenak iritsi dira Comunidad Valencianako txirrindulariaren atzetik, baina Aketza Peña bigarrenari bi minutu eta 39 segundoko aldea atera dio. Tropela, berriz, oso zatikatuta iritsi da: tropelaren burua 8 minutura. Atzoko irabazle eta lehendabiziko lider Angel Viciosok, berriz, hamaika minutu galdu ditu.
Tropelari halako aldea aterata, okerrik ezean, Jimenezek aukera handiak ditu Euskal Bizikleta irabazteko.
Euskal bizikleta
Eladio Jimenez irabazle Tolosako helmugan
Eladio Jimenez Comunidad Valenciana taldeko txirrindulariak irabazi du Euskal Bizikletako bigarren etapa —Sopelatik (Bizkaia) Tolosa (Gipuzkoa) artekoa—. Bigarrenari, Aketza Peñari, bi minutu eta 39 segundoko aldea atera dio Jimenezek, eta 3 minutu eta bi segundokoa hurrena ailegatu diren Palomares eta Cavallari. Tropela zortzi minutura heldu da Tolosara. Ondorioz, Jimenez jarri da lasterketa buru, eta okerrik ezean, gaur lortutako abantailarekin aukera handi-handiak ditu Euskal Bizikleta irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu