Txirrindularitza. Frantziako Tourra

Elizabeth Deignan nagusitu da La Coursen

Elizabeth Deignan, atzo, La Courseko garaikurrarekin. STUART FRANKLIN.
2020ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Sasoi onean segitzen du Elizabeth Deignanek (Trek Segafredo). Asteartean Plouayko Sari Nagusia irabazi eta gero, atzo La Coursen lortu zuen besoak altxatzea.

Txirrindulariek 96 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta azken metroetara sei indartsuenak iritsi ziren. Bertan ziren, besteak beste, Marianne Vos (CC), Annemiek Van Vleuten (Mitchelton) eta Elisa Longo Borghini. (Trek). BainaDeignanek ezustean harrapatu zituen, eta bizkorragoa izan zen. Ane Santesteban (WNT Pro Cycling) hogeigarren izan zen, 1.50era, eta Bizkaia DurangokoAlice Arzuffi 44. sailkatu zen, 5.50era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.