Elordik 2025era arte berritu du Asperekin
    Lan bikainaren saria jaso du Aitor Elordik: beste bi urterako berritu du kontratua Asperekin, 2025era arte. «Oso pozik nago Fernando Bidartek [Aspeko burua] nigan jarri duen konfiantzarengatik. Orain, niri dagokit Aspek emango dizkidan aukera berriei etekina ateratzea», esan du buruz buruko eta binakako txapeldunak. Ostiralean ariko da aurrenekoz txapeldunaren elastiko gorriarekin, etxean, Mallabian (Bizkaia).
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            