Saskibaloia

Emakumezkoen Lehen Mailako euskal taldeetan hainbat mugimendu izan da

Tamara Abaldek Araskin jokatuko du. Mariam Coulibaly IDKn ariko da, eta Margaret Roundtreek kontratua berritu da Gernikarekin. 

Roundtree, eskuinean, 2019ko Espainiako Kopako partida batean. EFE
Berria
2020ko ekainaren 29a
20:55
Entzun

Endesa Ligan, fitxaketa bana egin dute Kutxabak Araskik eta IDK Euskotrenek datorren denboraldirako. Arabarrek Tamara Abalde hegal pibota lotu dute. Esperientzia handia dauka, eta azken bi sasoietan Valentzian aritu da 31 urteko jokalaria. Bost ditu Made Urietak datorren denboraldirako: Ana Cruz, Maria Azurmendi, Tania Perez eta Laura Pardo dira Abalderekin batera bosteko hori osatzen dutenak. 

Gipuzkoarrek ere barruko jokoa indartu dute, Mariam Coulibaly pibota fitxatuz. Lehendik ere jokatutakoa da Espainiako ligan 22 urteko Maliko jokalaria, eta sekulako trebetasuna da erreboteak hartzeko. Denboraldi honetan Frantzian aritu da. Afrikako jokalariarekin hamar dauzka Azu Muguruzak: Lara Gonzalez, Joyce Cousseins-Smith, Ane Esnal, Laura Garcia, Mehryn Kraker, Maria Eraunzetamurgil, Julia Gladkova, Toch Sarr, Meiya Tirera eta Mariam Coulibaly. 

Lointek Gernikak, berriz, kontratua berritu dio Margaret Roundtree hegal-pibot estatubatuarrari. Horrenbestez, hirugarren sasoia beteko du Bizkaiko taldean 32 urteko jokalariak. Zazpigarren jokalaria da Mario Lopez entrenatzailearentzat datorren denboraldirako: Marge Roundtree bera, Itziar Ariztimuño, Marta Alberdi, Belen Arrojo, Nogaye Lo, Roso Buch eta Paula Ginzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.