TRIATLOIA

Eneko Llanos bigarren gelditu da munduko triatloi txapelketan

Chris McCormackek irabazi du munduko triatloi txapelketa, Gasteizen. Emakumezkoen sailkapenean, Virginia Berasategi laugarren postuan helmugaratu da.

2012ko uztailaren 30a
17:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Chris McCormack Australiako kirolariak munduko triatloi txapelketa irabazi du gaur, Gasteizen. Bestalde, Caroline Steffen suitzarra iritsi da lehena emakumezkoen sailkapenean.

Chris McCormack lehia estua izan du Eneko Llanos gasteiztarrekin, baina Llanosek ezin izan dio arerioaren erritmo biziari eutsi eta bigarren sailkatu da. Garaileak ia bi minutu atera dizkio arabarrari. Dirk Bockle Luxenburgoko triatleta hirugarren helmugaratu da.

Bestalde, Steffenek lasterketaren kontrola bizikleta saioan bereganatu du, Jodie Swallow britainiarra gainditu duenean. Swallowek hirugarren postuan amaitu du proba, Pedersenen atzetik. Virgina Berasategi laugarren helmugaratu da eta Maider Gaztañaga bosgarren.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.