EIBAR

Entrenatzaile bikote berriarekin eta talde erabat batuta, Leganesen ezin da hutsik egin

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Irabazi edo irabazi. Eibarrek ez du beste aukerarik buruan gaur Leganesen. Mailari eusteko hiru puntuak behar ditu gaur eta hurrengo jardunaldian Gipuzkoako taldeak. Asmo horrekin kendu zuen nonbait zuzendaritzak Blas Ziarreta aste hasieran bere kargutik, erabat ezustean. Javi Perez eta Juanjo Arrieta entrenatzaile bikote berriaren presentzia eta talde osoaren batasuna aldarrikatu dute Eibarren gaurkoari begira. Guztien beharra izango dute partidan (21:30, ETB1).

Hamaikako oldarkorragoa zelairatzea da entrenatzaileen asmoa gaur. Lediakhov eta Miguel hasieratik jarri dituzte horretarako. Kontrarioek jarraian irabazi dituzte azkenhiru partidak eta konfiantza izugarria dute etxean Eibarrek garaipen bakarra lortu du Leganesen jokatutako azken bederatzi partidetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.