Txirrindularitza

EPO sustantziarekin positibo eman du Astarlozak

Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko managerrak ukatu egin du txirrindulariak EPO hartu izana.

2009ko uztailaren 31
18:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren (UCI) arabera, Mikel Astarloza (1979, Pasaia) Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak EPO sustantziarekin positibo eman du. Momentuz UCIk zigortu egin du txirrindularia eta lizentzia kendu dio kontranalisia egin arte.

2009ko ekainaren 26an lehiaketatik kanpo egin zioten kontrol batean eman zuen positibo Astarlozak.

Miguel Madariaga Euskatel-Euskaldiko managerrak ukatu egin du txirrindulariak EPO hartu izana. "Guk ez dugu susmorik eta bere ondoan egongo gara" esan du Madariagak. Taldeak komunikatu batean adierazi duenaren arabera, Astarlozak errugabetzat jo du bere burua eta B probak arrazoia emango diola uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.