italia

"Eredua aldatu beharra dugu"

Fabio Cannavaro Italiako jokalari beteranoak adierazi du "gazteengan inbertitu" behar dela, "baina ez dago aukeratzeko ale askorik". Lehen fasean euren multzoan azkenak geratu dira.

2010eko ekainaren 25a
09:25
Entzun
Fabio Cannavaro Italiako kapitainak esan du: "Eredua aldatu beharra dugu". Hegoafrikako Munduko Kopan lehen fasean kanpoan geratzeak zalantzan jarri du selekzio haren eredua, ematen duenez. "Konponbidea? Jokalari gazteengan inbertitu behar da", adierazi du 36 urteko defentsak. "Mentalitatea aldatu behar dugu. Ikusi besterik ez dago zer eskaintzen dugun partida bakoitzean. Gazteengan pentsatu behar dugu. Bestela, 25 urte barru-edo irabaziko dugu hurrengo mundiala". 2006an lortu zuten azkenekoa.

Ez du, ordea, aukera handirik ikusten harrobian. "Zaila dugu, ez dagoelako aukeratzeko ale askorik. Futbolean aroak daude. Gaurkoak osagai onak dauzka, baina ez da punta-puntakoa".

Cesare Prandelli izango da Italiako hautatzaile berria. "Ona da, baina lan asko egin beharko du", dio Cannavarok. Prandellik ez du taldean hura izango hura, erretiroa hartu baitu. Bide bera hartu du Genaro Gattuso erdilariak (34 urte).

Jota bukatu du Cannavarok mundiala. "Nire gaurik okerrenetakoa izan zen Eslovakiaren aurkakoa. Zeinek pentsatuko zukeen bukaera hori? Azkenak multzoan!".

"Italia, lotsagarri"

Italiako hedabideak egurra ari dira ematen euren herrialdeko selekzioari, lehen fasean kanpoan geratu delako. "Lotsagarria", dio Corriere dello Sport egunkariak. "Lippi, zurea da errua". Antonio Di Natale jokalaria ez dago ados horrekin. "Errua gurea da, jokalariona. Entrenatzaileak dena eman du eta guk ez dugu jakin izan azken partida irabazten". Duela 36 urte geratu zen Italia final-zortzirenetara ezin pasatuta. "Dena beltza", idatzi du La Gazzetta dello Sport-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.