Erreakzioak. Tony MartinBeñat IntxaustiSamuel Sanchez. HTC-Highroadeko txirrindulariaMovistarreko txirrindulariaEuskaltel-Euskadiko txirrindularia

2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
«Ez nengoen oso sasoi onean, baina erlojupeko hau irabaztea zen helburua, eta lortu dut. Haizeak gogor jo du lehen zatian, bereziki, eta bi igoera ere bazeuden tartean. Erritmo ona hartu dut, hala ere, eta indartsu amaitu dut».

«Pena izan da laugarren geratu izana, baina gustura gaude egindako itzuliarekin. Aste osoan dena eman dugu, baina beste batzuk hobeak izan dira, eta zorionak eman beharrean gaude. Haizeak oso gogor jotzen zuen, eta erritmoa hartu ezinik ibili naiz erlojupekoan».

«Oso ona da Itzuliaren balorazioa, etapa nagusia irabazi dugu eta azken egunera arte egon gara garaipena lortzeko lehian. Erlojupeko batean irabazten zaituztenean zu baino hobeak izan direnak zoriondu besterik ezin dugu egin. Berriro jaitsi gara azken unean podiumetik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.