«Agnolli eta Taaramae bikain aritu dira, eta errematea ematea izan da nire lana. Neguan nola ibili nintzen ikusita, are bereziagoa izan da World Tourreko lehen garaipena»
Mikel Landa
Astanako txirrindularia
«Bagenekien etapa gogorra izango zela, eta halakoxea izan da. Oso txikiak izan dira aldeak helmugan; Quintana, esaterako, oso gertu dago oraindik, eta erlojupekoan erabakiko da dena. Borrokan jarraituko dugu»
Sergio Luis Henao
Skyko txirrindularia
«Ihesaldian sartuta, lortu dugu mendiko maillotari eusteko helburua, eta oso polita izan da eguna. Hasi eta bukatu, oso itzuli gogorra ari da izaten, eta ikusi dugu nola iritsi den tropela,erabat hautsita»
Omar Fraile
Caja Ruraleko txirrindularia
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu