Mark Cavendish
Sky«Nire taldekideekin hitz eginda nengoen aurrez, eta mesedez eskatua nien esprinta bideratzeko. Garaipenerako aukera bat nahi nuen. Hasieran ihesaldiari joaten uzteko agindu digu zuzendariak. Eskerrak ez den hala gertatu».
Bradley Wiggins
Sky«Podiuma erabakita dagoela esan daiteke, baina ez naiz fio. Pirionioetan indar asko galdu ditugu, eta edozer gauza gerta daiteke erlojupekoan. Pozik nago hirugarren postuarekin, baina aukeran, nahiago dut Espainiako Vuelta irabazi».
Luis Leon Sanchez
Rabobank«Izugarria izango zen etapa irabaztea, baina ez da posible izan. Cavendish motor baten gisan etorri da atzetik. Harrigarria da daukan azkartasuna. Pozik nago egindako Tourrarekin, indartsu bukatu baitut. Ongi nago Olinpiar Jokoetarako».
Haimar Zubeldia
RadioShack«Ez dauzkat urruti nire aurretik daudenak, baina ni baino hobeak dira erlojupekoan, eta zazpigarren postuari eusten ahaleginduko naiz. Herenegun, ez zidan inork lagundu atzean geratu nintzenean, eta taldearekin hitz egin dut. Taldekako sailkapenak axola die».