Erreakzioak

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Chris Froome

Sky

«Gure kalkuluen artean ez zegoen etapa garaipenik; neure burua ez nuen ikusten horretarako gai. Taldeak izugarrizko lana egin du; Portek, bereziki, amaieran. Indartuta atera gara mendiko lehen etapatik».

Bradley Wiggins

Sky

«Umetatik jantzi nahi izan dut Tourreko maillot horia, eta horixe zen helburua. Ez dut uste hain zaila izango denik lehen atseden egunera arte eustea. Tourra ezin dut bakarrik irabazi, eta zoragarria da horrelako talde bat edukitzea».

Haimar Zubeldia

RadioShack

«Tourra hasi besterik ez da egin, eta dena alda daiteke. Hori bai, Skyk oso indartsu ekin dio lasterketari, talde gisa. Ezinezkoa zen haren erritmoari eustea. Fabian Cancellara da gure taldeburua, eta Frank Schleck etapak irabazten saiatuko da».

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadi

«Nire erritmoa hartu beharra neukan, ahalik eta ondoen moldatzeko. Mendatea oso gogorra zen, %14ko batez besteko aldapa iraunkorrekoa. Skyk izugarrizko taldea dauka, eta ia denok ito gaitu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.