Erreakzioak

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun

Andre Greipel

Lotto-Belisol

«Cavendish ongi egotea espero dut, berriz ere bere aurka lehiatu nahi baitut esprintean. Taldekideei eskerrak eman nahi dizkiet egin duten lanagatik. Tourrerako nuen helburua bete dut jada, eta oso pozik nago».

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadi

«Izugarria da nire taldekideek egin duten lana, eta asko eskertzen diet. Ez sinesteko moduan eraman naute tropelaren aurreko aldean. Egunak pasa ahala gero eta hobeto gaude, eta ilusio handia daukagu mendiko etapetarako».

Mark Cavendish

Sky

«Medikuak botika bat eman dit, kolpeak arintzeko-edo. Ez daukat inolako hautsirik, baina erorikoa latza izan da, eta orain errekuperatzea espero dut. Greipel zoriontzea besterik ez zait tokatzen».

Oscar Freire

Katuxa

«Ez naiz ongi sentitu, eta nahiago izan dut esprinteko lehiatik kanpo geratu, erorikoak saihesteko. Herenegun gertatu zen erorikoaren errua niri bota didate askok, baina ez diet kasurik egiten. Maite ez nauen jendearen kontuak dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.