Erreakzioak

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun

«Egia esan, ez dut ondo ikusi esprinta, etaezin dut ezer esan»



Francesco Gavazzi

Lampreko txirrindularia

«Esprintean, ezkerretik sartu naiz, eta eskuinetik sartu da Freire. Egia esan, ez dut ondo ikusi esprinta, eta ezin dut ezer esan. Hala ere, oso pozik nago. Euskal Herriko Itzuliko ibilbidea egokia da niretzat, igoera txiki asko dituelako. Bero handia egin du, Tourrean bezala, baina gustura nago».

«Oso harrituta nago. Ez da bidezkoa; lotsagarria da»



Oscar Freire

Rabobankeko txirrindularia

«Ez dakit zer esan. Oso harrituta nago. Ez da bidezkoa; lotsagarria da. Azken 200 metroak bete-betean egin ditut, baina argi ikusi da aurkariei aldea azken ehun metroetan atera diedala, eta ez bultzada jaso dudan momentuan. Ezin dut ezer gehiago esan. Izugarria da hau, harrigarria da».

«Erlojupekoa gogorra da, eta saiatuko naiz lan txukuna egiten»



David Lopez

Movistarreko txirrindularia

«Atzo [herenegun] ondo sentitu nintzen Arraten gora, baina taldekide bat zihoan aurretik, eta ezin nuen erasorik jo. Baina gaur [atzo] probatu beharra neukan. Taldea ondo dago, eta ni ere konfiantzaz gainezka nago. Erlojupekoa gogorra da, eta saiatuko naiz lan txukuna egiten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.