«Alderik ezin nuela atera ikusita, etapa irabaztea izan da lehentasuna»
Samuel Sanchez
Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
«Garaipen garrantzitsua da,ez goazelako esku-hutsik. Tour itxurako etapa izan da. Bero egiten zuen, eta, alderik ezin nuela atera ikusita, etapa irabaztea izan da lehentasuna».
«Gustatzen zaizkidan igoera horietakoa izan da, erritmoan igo baikara»
Joaquim Rodriguez
Katuxako txirrindularia
«Oso etapa gogorra izan da, ibilbidea ere halakoxea zelako. Niri gustatzen zaizkidan igoera horietakoa izan da, erritmoan igo baikara. Erritmo aldaketa falta zait oraindik».
«Iazko podiumeko postua berdintzeko nagoela uste dut»
Beñat Intxausti
Movistarreko txirrindularia
«Behe-behetik jo du erasoa Tondok, eta kontrol lana egitea egokitu zaigu guri. Erlojupekoa gogorra izango da, baina iazko podiumeko postua berdintzeko moduan nagoela uste dut».