Bilboko Deportivo pilotalekuak jaialdi mistoa izan zuen atzo. Jaialdiko partida nagusiak punta-puntako lau palista batu zituen. Norgehiagoka oso luze batean, Hernan Fustok eta Jon Torrek, Esteban Gaubeka eta Vladimir Lujan hartu zituzten mendean (45-41). Jaialdia ireki zuen xistera partidan, ostera, Goitiak Alberdi III.a ordezkatu zuen.Lehia estu batean, Konpa eta Barrondo, Landerri eta Goitiari nagusitu zitzaizkien (30-27). Azken partidan, berriz, Urkijok eta Galanek, Iriondo eta Aierberi irabazi zieten (45-33). Aierbek Beldarrainen ordez jokatu zuen. 
    
    
        
        
            ERREMINTA . Fusto eta Torre Gaubekari eta Lujani nagusitu zaizkie (45-41)
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            