ERREMINTA . Fusto ostegunean hasiko da jokatzen

2003ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Durangoko Ezkurdi frontoian aurkeztu zuen, atzo, Eusko Basquek Pablo Hernan Fusto palista argentinarra. 22 urte, 1,89 metro eta 92 kiloko gizasemea da Fusto eta 2006ko ekainera arte sinatu du kontratua Eusko Basquerekin. Haren gaztetasuna eta kalitatea ikusita tamainako apustua egin dutela nabarmendu zuen Totorikak, eta denborarekin palista onena izatea espero duela. Paletatik palara ohitu beharko du horretarako. «Ez dut uste arazorik izango dudanik. Nire ibilbidean beste urrats bat da, eta nire bizitzan, aldaketa handia», onartu zuen Fustok berak.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.