ERRUGBIA . Finalerdiak Paris edo Newcastleren aurka

Miarritzek Frantzian edo Ingalaterran jokatuko du Europako finalerdia, Munster gainditzen badu

DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Miarritzek Top 16ko partidajokatuko du Paueren aurka, ostiralean, Aguileran (19:30). Halere,arreta jarri dio Europako Heineken Kopako finalerdietako zozketari. Atzo egin zuten Edimburgon (Eskozia), finala jokatuko den hirian, eta Miarritzeri, Parisko Stade Français eta Ingalaterrako Newcastleren arteko garailearen aurka jokatuko du, baldin eta Munster(Irl.) mendean hartzen badu, apirilaren 3an.

Halaber, zozketak erabaki zuen finalerdietako kanporaketa,zelai neutralean jokatu behar dutela, baina Stade edo Newcastleren herrialdean; beraz, Frantzian edo Ingalaterran. Beste finalerdia, Leinsterrek (Irl.) edo Leicesterrek (Ing.) eta Tolosak (Fr.) edo Northamptonek (Ing.) jokatuko dute. Bi finalerdiak apirilaren 22tik 24ra izango dira.Bestalde, Sei Nazioetako Torneoak otsailaren lehen aste buruan hasiko dira. Top 16 Ligak, ordea, ez du etenik ukanen. Miarritzek Grenoble bisitatuko du, eta lau jokalarik, gutxinez, ez dute jokatzerik ukanen Frantziarekin ariko direlako Eskoziaren aurka: Jerome Thion, Imanol Hariñordoki, Dimitri Yachvili eta Damien Traille. Tolosak eta Stadek ere launa jokalariren hutsunea ukanen dute.Eskozian, Gordon Bulloch aztalkaria izango da kapitaina Torneoan. Ingalaterran, berriz, Martin Johnson kapitainak esan du sasoia amaitzean utzi egingo duela errugbia; halere, Torneoa jokatuko du. Parker Shieldeko finalerdietan, Baionak etxean jokatuko du Auchen aurkako kanporaketako lehen partida, apirilaren 1ean (19:30). Itzulikoa, berriz, Auchen jokatuko dute, apirilaren 23an (18:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.