Top 16ko hamahirugarren jardunaldian, Clermonten aurka, hutsune nabariak izango ditu Miarritzek etzi. Marlouk atzoko entrenamenduan jaso zuen Frantziako selekzioaren deia, eta berarekin bederatzi izango dira, selekzioen test partidak direla-eta, Miarritzekin jokatu ezingo duten jokalariak. Hala ere, partida aukera polita da Miarritzerentzat goiko postuetan sendotzeko, Clermont azkenaurreko sailkatua delako: hamabosgarren. Baionarentzat, hamalaugarren, beheko postuetatik aldentzeko aukera ere izango da, eurek Auch azken sailkatuaren aurka jokatuko dutelako.