Erasoa 11:40 aldera gertatu zen Gasteizko hotel batean. Europa Press agentziak azaldu duenez, hainbat lekukok Olivier Verdon Alaveseko jokalaria ikusi zuten bere bikotekidea ileetatik arrastaka eramaten. Ertzaintzak abisua jaso zuen hoteletik, eta jokalaria hotelean bertan atxilotu zuten.
Verdonek ere zauriak zituen, eta Poliziak ikertu egingo du futbolariaren bikotekidea. Ertzaintzak ez du, ordea, emakumea atxilotu.
Alaveseko jokalaria gaur goizean utzi dute epailearen esku. Epaileak aske utzi du, epaiketaren zain.
Alavesek datozen orduetan adierazpen bat kaleratzea espero da.