Abuztuaren 7an Espainiako gizonezko seniorren saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatuko duela-eta ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak egun horretarako -larunbata da- manifestazio nazionala deitu du, Inposaketen aurrean, guk geurea lelopean. Gasteizen bertan izango da martxa, Bilbo plazatik irtenda 18:30ean.
ESAITek berak Euskal Herriko selekzioaren alde antolatu duen mendi martxak bat egingo du Gasteizko manifestazioarekin.
ESAITek gaur goizean eman duen prentsaurrekoan azaldu ditu manifestazioa antolatzeko arrazoiak: "Gure izatea eta gure selekzioen ofizialtasuna ukatzen duten horiek, euskal selekzioa kanporatzen duen txapelketa antolatu dute. Espainia, euskal selekzioa ukatzen duen hura, arituko da abuztuaren 6an, 7an eta 8an Gasteizen".
Euskal Selekzioaren Iritzi Taldeak gehitu du partidu hori Gasteizen jokatzea "espainolismoaren inposaketa besterik ez" dela eta euskal jendarteak ez duela "onartuko bere nortasuna ukatzen duen inposaketarik".
ESAITek "alderdikeriak alde batera utzi, eta denok bat eginik, kalean gure izatea aldarrikatzeko deia" egin du.
KIROLA
ESAITek manifestazio nazionala deitu du Gasteizen, Espainiako saskibaloi selekzioak jokatuko duelako
Abuztuaren 7an izango da, 'Inposaketen aurrean, guk geurea' leloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu