Kirola

ESAITen selekzioaren aldeko martxa datorren astean, Pirinioetan

Asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango da.

Alazne Salcedo
2012ko uztailaren 13a
19:06
Entzun

Frantziako Tourra Pirinioetara hurbiltzen hasi dela eta, urtero bezala Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) martxa bat antolatu du. Aurtengoa XII. martxa izango da eta hiru egun iraungo du —asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango da—.

Lehenengo egunerako ESAITek euskal jai bat antolatu du. Euskal jakiez eta musikaz gozatzeko aukera izango dute. Uztailaren 18an bizikleta martxa bat egingo dute Peyresourdera: Avajan herrian hasiko da, eta ibilbideak hamar kilometro eta %8ko aldapak izango ditu.

Uztailaren 19an bizikleta martxa izango da, bost kilometrokoa. ESAITeko arduradunek esan dutenez, egun horretako maldak ez dira hain gogorrak izango.

Oraingoz, Oñatitik bi autobus doazela jakinarazi dute. Txirrindularitza zaleei ekimenean parte hartzera gonbidatu diete.

Euskaltel-Euskadikoen erretiroak direla-eta aurten euskal txirrindularien egoera Tourrean "nahiko txarra" dela esan du ESAITek gaur Donostian emandako prentsaurrekoan, baina "Pirinioek xarma berezia" daukatela-eta itxaropentsu azaldu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.