Liskarra

Esku-hartze politikorik ez duela nahi ohartarazi dio FIFAk Frantziari

Selekzioaren porrotaren harira sortu den eztabaidan Federazioko presidentearen dimisioa eskatu dute zenbait politikari eta agintarik.

2010eko ekainaren 26a
14:59
Entzun
FIFA nazioarteko futbol federazioak Frantziako agintariei ohartarazi die bere eremuan ez duela esku hartze politikorik onartuko. Izan ere, Frantziako selekzioaren porrot handiak eztabaida handia piztu du, eta futbolaren arloa bera berrantolatzearen alde egin dute zenbait politikari eta agintarik. Areago, zenbaitzuk Jean-Pierre Escalettes Frantziako Federazioko presidentearen dimisioa eskatu dute.

"Frantzian gertatzen ari dena aztertzen ari gara egoera zail batera iritsi ez dadin. Kirol Ministerioari gogorarazi diogu gure sistemak nola funtzionatzen duen. Inork ezin du demokratikoki hautatutako norbaiten dimisioa eskatu, eta dimititzen badu, orduan FIFAren arauak jarraitu behar dira hura ordezkatzeko", agertu du Jerome Valcke idazkari nagusiak.

Frantziako selekzioa lehen fasean Munduko Kopatik kanpo geratu da, eta, horrez gain, iskanbila handiak izan dira jokalarien eta Domenech entrenatzailearen artean -Sarkozy presidenteak ere esk u hartu du liskar horrean-. Hortik abiatuta eztabaida handia piztu da futbol arloaren antolaketari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.