ESKU-HUSKA

Hatz bat apurtuta du Otaegik

2003ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Iban Otaegik herenegun partida bertan behera utzi behar izan zuen Beotibarren, Imazek sekulako pilotakada eman baitzion buruan. Burutik odola zeriolaeta anbulantzia batean utzi behar izan zuen pilotalekua, markagailuan zortzina zeudela. Ospitalera iritsi eta beste ezusteko bat hartu zuen, ordea.

Izan ere, eskuin eskuko hatz lodian mina zuen, eta badaezpada ere, erradiografia egin ziioten medikuek. Erradiografiak erakutsi zuen hatza hautsita zuela, eta beraz, geldi egon beharko du datorren hilabete honetan.Hain zuzen, zortzina zihoazten tanto horretan, Atxak zabalean utzitako pilota bat jasotzera joan zen Otaegi. Laskurain ere asmo berarekin zihoan, eta elkarrekin tupust egin zuten. Otaegik kolpea orduan hartu zuen, baina pilota jasotzea lortu zuen nola edo ala. Hurrengo pilotakadan, ordea, atzera botatzeko intentzioan zela, ihes egin zion eskutik Imazi, eta buruan jo zuen bete-betean azpeitiarra. Ez zuen, ez, zorte onik izan jokaldi horretan Otaegik.Dena dela, ez du aparteko arazorik azpeitiarrak, atzo bertan ezer ez balu bezala lanera joan baitzen.

Mikel Goñi, jokatzeko prest

Mikel Goñik ere bertan behera utzi zuen herenegun partida, lehendik eskuin besoan zuen lesioa zela medio. Oronoztarrak tiradizo txiki bat baino ez zuen sentitu, baina, badaezpada ere, geratzea erabaki zuen, markagailuan 20 eta 13 aurretik zela.

Atzo Aspeko arduradunek jakinarazi zuten oronoztarraren besoa ondo dagoela, eta ez duela aparteko arazorik. Beharrezko tratamendua hartuko du aste honetan, eta, ziurrenik, astebukaera honetan berriro kantxan izango da pilotari nafarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.