ESKUBALOIA . Arratek kontratua eten dio Vojislav Kraljici, eta Davor Cutura fitxatu du Teucrotik

2005eko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aldaketak egongo dira Arraten. Eibartarrek kontratua eten diote Vojislav Kraljic ezker alboko serbiarrari, eta Davor Cutura Teucroko ezker alboko serbiarra fitxatu dute haren tokia betetzeko. Cuturak 25 urte ditu, 1,94 metro da luze eta 91 kilo pisatzen du. Ligako hirugarren goleatzailea izan da denboraldi honetan: 178 gol sartu ditu, ia sei gol partidako. Dalibor bere anaiak ere Arraten jokatzen du. Kraljic Almerian ariko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.