Azkar hartu du aurrea Eibarrek. 8. minutuan sartu du parditako lehen gola Sergi Enrichek; ondo baliatu du Charlesen pasea, area barrutik, baloia buruz aurkariaren atera sartzeko. Ez dio asko iraun abantailak, ordea. 9. minutuan, berdinketa lortu du Levantek, Jose Luis Moralesen golarekin (1-1). Ordu laurdenera, berriz, bigarren gola egin du talde bisitariak; Jasonen pasea balituta, area barrutik sartu du gola Rober Pierrek, ezkerrez (1-2). Aukerak izan dituzte armaginek, baina markagailuan atzertik zirela joan dira atsedenaldira.
Gogor hasi du bigarren zatia Eibarrek, erasora jota. 57. minutuan iritsi zaio saria, Gonzalo Escalanteren burukadarekin (2-2). Partida zoroa izan da amaierako zatia. Charlesen golarekin -penaltiz sartu du-, aurrea hartu dute eibartarrek, ordu erdiren faltan (3-2). Bost minutura, aldea handitu dute gainera, Charlesen bigarren golarekin (4-2). Etxeko taldeak dena alde zeukala zirudien, baina aldaketa pare bat egin ondoren, aurrera jo du Levantek berriz. Toñok sartu du hirugarrena, area kanpotik (3-4), 75. minutuan. Azkenean, Eibarrek ezin izan dio aldeari eutsi, eta luzapenean, berdindu egin du partida Levantek, Borja Mayoralen golarekin (4-4).
Golak: 0-1; 1-1; 1-2; 2-2; 3-2; 4-2; 4-4.