Espainia batuaren aldeko manifestazioa egin du eskuin muturrak, baina ez da liskarrik izan

Madrilgo Auzitegi Nagusiak baimena emanda, manifestazioa egin dute arratsaldean, hiriburuaren erdialdean. Euskal Herriaren eta Kataluniaren kontrako oihuak egin dituzte, Konstituzio aurreko eta Falangearen ikurrak ikusi dira... Athleticeko jarraitzaile batzuk ikustean birao batzuk egin dizkiete.

2012ko maiatzaren 25a
13:50
Entzun

Gora Espainia, kabroia! eta antzeko oihuak egin dituzte gaur arratsaldean Madrilen eskuin muturreko dozenaka lagunek Espainiaren batasunaren aldeko manifestazioan, Athleticeko jarraitzaileak ikustean. Hala ere, ez da liskarrik gertatu. Espainiako Poliziak zaindu du martxa.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzak hasiera batean astelehenera atzeratu zuen manifestazioa, gaur han Athletic-Bartzelona Kopako finala jokatuko dela eta, baina Madrilgo Auzitegi Nagusiak manifestazioa gaur egiteko baimena eman zuen atzo.

Seietan hasi da manifestazioa, hiriburuaren erdialdean. Lehenik eta behin, Espainiaren bandera handi bat jarri dute metroko geltoki batean, Alonso Martinez gunean. Espainia batuaren alde aritu dira gero, Espainiak bandera bakarra izan behar duela aldarrikatu dute, Konstituzio aurreko eta Falangearen ikurrak erakutsi dituzte... Manifestazioaren leloa: Espainiaren batasuna ez bozkatzen, ez negoziatzen. Sinatzailea: Falange Espainola.

Martxako beste oihu batzuk: "Katalunia espainola", "separatistak terroristak", "separatismoak, legez kanporatzeak" eta "euskal presoak, gas kamerak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.