Txirrindularitza

Espainiako Itzuliko bi etapa oso korrituko dira Euskal Herrian

Hamaikagarren eta hamabigarren etapa izango dira. Aurrenekoa Donapaleun abiatuko da, eta Urdazubin amaitu, eta bestea Los Arcoseko zirkuitutik irtengo da, eta Bilbon bukatu.

ainara arratibel gascon
2018ko abenduaren 19a
07:24
Entzun

Aurkeztu dute Espainiako Itzulia, eta zurrumurrua baieztatu da. Bi etapa oso Euskal Herritik igaroko dira, hamaikagarrena eta hamabigirrena, hain zuzen ere. Lehena, irailaren 4ean, Donapaleutik abiatuko da  eta Urdazubin amaitu (169 km), eta besteak, hurrengo egunean, Los Arcoseko zirkuituaren eta Bilboren (175 km) arteko bidea egingo du. Irailaren 6koa, gainera, 13.a, Bilbotik abiatuko da, eta ibilbideraren erdia Euskal Herritik egin eta gero, Los Machuecoseko mendatean amaituko da (Kantabria). Aurtengo aldian etapa bat korritu zen Euskal Herrian, Getxo eta Oiz mendiaren artean, eta bertan Michale Woods (EF) nagusitu zen.

Vuelta abuztuaren 24an abiatuko da Torrevellatik, eta irailaren 15ean amaituko da Madrilen. Tropelak 3.272 kilometro egin beharko ditu. Guztira mendiko zazpi etapa izango dira. Hiru izango dira, hain zuzen ere, 2019ko Vueltaren interesgune nagusiak: Andorrako etapa, lehen atseden egunaren aurretik; Asturiaseko bi amaiera berriak, 15. eta 16. etapetan; eta Avilan jokatuko den azkenaurreko etapa erabakigarria. Horretaz landa, bi erlojupeko egongo dira, bata taldekakoa, 18 kilometrokoa, probari hasiera emateko, Torrevellan, eta bestea banakakoa, 10. etapan. 36 kilometro izango ditu, eta Pauen (Frantzia) jokatuko da. Aurreko urtean Simon Yates izan zen Vueltako garailea (Mitchelton Scott).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.