Futbola

Espainiako Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatarekin, 21:00etan

Espainiako Futbol Federazioak egun eta ordutegi horren alde egin du. Egun bat geroago eta 16:00etan jokatzea zen beste aukera. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Sevillako Cartuja estadioan jokatuko dute finala.

Sergio Gomez eta Nico Serrano. ARITZ LOIOLA / FOKU
Sergio Gomez eta Nico Serran, lehian, aurreko astean, San Mamesen, Espainiako Kopako finalerdietako joanekoan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Julen Etxeberria.
2026ko otsailaren 18a
13:22
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kito. Jada jakina da zer egunetan eta zer ordutan jokatuko duten aurten Espainiako Kopako finala: apirilaren 18an izango da, larunbata, 21:00etan, Sevillako (Espainia) Cartuja estadioan. Espainiako Futbol Federazioak gaur jakinarazi du noiz jokatuko den finala. 

Hasieran, apirilaren 25ean ziren finala jokatzekoak, baina egun horretan Apirileko Feria betean izango dira Sevillan, eta, antolakuntza arazoak direla eta, aldatu egin zuten partidaren eguna. Espainiako Federazioak finala apirilaren 18an jokatzea nahi zuen. Apirilaren 19an jokatzea zen beste aukera, baina Espainiako Federazioak nahiago zuen finala larunbatez jokatzea, eta ez igandez. Bada, azkenean, bereari eutsi dio.

Finala noiz izango den argitu eta gero, final hori zein bi taldek jokatuko duten falta da zehazteko. Bi aste barru jakingo da hori, martxoaren 3an eta 4an jokatuko baitituzte finalerdietako itzuliko partidak. Martxoaren 4an, Reala eta Athletic ariko dira Anoetan, 21:00etan. Txuri-urdinek aldeko dute kanporaketa, aurreko astean, San Mamesen, 0-1 irabazi baitzuten. Beñat Turrientesek sartu zuen partidako gol bakarra. Beste kanporaketan, berriz, Atletico Madrilek eskura du finala, 4-0 irabazi baitzion Bartzelonari Metropolitanon. Martxoaren 3an jokatuko dute itzulikoa, Nou Campen, 21:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.