REAL MADRIL 93-83 RETABET BILBO BASKET

Espainiako Kopatik kanpo geratu da Retabet Bilbo Basket

Bizkaiko taldea nor baino nor gehiago aritu da Real Madrilekin, baina amore eman behar izan du azken txanpan

Julen Etxeberria.
2020ko otsailaren 13a
01:01
Entzun

Oraingoan ez. Oraingoan ezin izan du ustekabean harrapatu Retabet Bilbo Basketek Real Madril. Bizkako taldeak 93-83 galdu du gaur Malagan, Espainiako Kopako final-laurdenetan, eta beraz, lehiaketatik kanpo geratu da. 
Denboraldi honetan, ACB ligan, Alex Mumbruk entrenatutako taldeak Euroligan ari diren talde guztiei irabazi die. Gaur, baina, Real Madril ez da utzi ezustekoan harrapatzen. Arriskuaren jakitun, Espainiako taldea bete-betean aritu da, eta ezustea emateko aukerarik gabe utzi du euskal taldea. Bilbo Basket nor baino nor gehiago aritu da ia partida osoan, batez ere lehen 25 minutuetan (57-55), baina Real Madrilek 14-0ko partziala lortu du, eta partida hautsi (71-55). Hala ere, bilbotarrak suspertu egin dira, eta bost puntura jarri (75-70), baina Sergio Llull azaldu da orduan, bere taldeari garaipena emateko.
Gaurko atsekabeak gutxi iraun beharko luke, Bilbo Basket denboraldi bikaina ari baita egiten. ACB ligara igo berritan, bosgarren postuan da sailkapenean, eta lan eder horri esker aritu da Espainiako Kopan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.