Txirrindularitza

Etaparekin, liderraren maillota Albasinirentzat

Oricako suitzarrak irabazi du Erromandiako Itzuliko bigarren etapa, esprintean, eta Geraint Thomas gaur arteko liderraren (Sky) zulatua baliatu du lehen postura pausoa emateko.

jarraia110448.jpg
unai zubeldia
2015eko apirilaren 29a
17:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Izaten dira momentu txar-txarrak gurpila zulatzeko, eta horietako bat egokitu zaio Geraint Thomasi (Sky). Liderraren maillota soinean zuela, eta bigarren mailako azken mendatea igotzen hastear zirela, tropeletik atzera egin du galesak, eta ez da gai izan gero bat egiteko. Lau minututik gorako galerarekin, aurreko tropeltxoan utzi du jokoan maillota, eta Michael Albasini (Orica) izan da guztietan azkarrena, esprint luze eta ederrean. Gainsariei esker, suitzarra bera jarri da lider. Aurretik, Jonathan Fumeaux (IAM9 eta Maxim Belkov (Katuxa) ibili dira ihes eginda, baina helmugara iristeko 23 kilometro eskas falta zirela harrapatu zituen tropelak. Moutier eta Porrentruy artean, hirugarren etapa jokatuko da bihar, 173,2 kilometrokoa. Gaurkoaren antzera, gorabeheratsua da biharko etapa ere; bigarren eta hirugarren mailako bina mendate igo beharko dituzte, azkena helmugara iristeko 13,6 kilometro faltako direnean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.