ETE eta KAE 1 ligetako estropadak Baionan izango dira, gaur

Aitor Manterola Garate.
2019ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Baionan dituzte gaur ETE eta KAE 1 ligetako laugarren jardunaldiko estropadak. Emakumezkoen lehia 16:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, 17:00etan. Erlojuaren aurka jokatuko dituzte: ETE ligakoak sei traineruko bi txandatan botako dituzte, eta KAE 1-ekoak, txanda berean. Eremuak bihurguneak dauzka, eta ur lasterren eragina ere ikusi egin beharko da zenbatekoa eta nolakoa den. Norabideei ere erreparatu beharko diete taldeek.

ETE ligan, Hibaika dago lehen postuan, aurreko hiru estropadak irabazi eta gero. Erlojuaren aurka lehen jardunaldian ere aritu ziren, Pasai Donibanen (Gipuzkoa), eta Zumaiari segundo eta erdiko koska txikia atera zion.

Gizonezkoen kasuan, Zarautz izan da irabazle orain arteko hiru estropadetan, eta Pasai Donibaneko erlojupekoan; hiru segundo atera zizkion Deusturi. Irabazleari gaur ez zaio diru saririk emango, eta, KAE elkarteak esan duenez, «egutegian estropada gehiago izateko onartu dute elkarteak eta klubek saririk gabeko estropada hau». ETE ligan ez da egoten sari ekonomikorik.

Castro Urdialestik (Espainia) eramango ditu bandera eta dirua, gaur, KAE 2 ligako estropadako garaileak (17:00). Hirugarren jardunaldia dute han, eta Orio B doa lehena sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.