Etxeberriak irabazi zuen Lasarteko krosa
ATLETISMOA. Antonio Etxeberria nafarrak irabazi zuen herenegun Lasarteko krosa (31.56), David Martin bigarrenari 18 segundoko aldea aterata. Emakumezkoetan Ainhoa Sanz izan zen azkarrena (38.49). Donibane Lohizunetik Hondarribira jokatutako lasterketan, aldiz, kenyarrak izan ziren jaun eta jabe. Gizonezkoetan, Elias Yator (1.08.17), eta emakumezkoetan, Sarah Kerubo (1.21.02).
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu