AIZKORA

Etxebestek II. Mailako txapela, espero ez bazen ere

Igeldokoak Maila Nagusian aritzeko txartela lortu du, eta baita Senosiainek ere, harengandik minutu eta erdira sailkatuta

DONOSTIA
2003ko urriaren 11
00:00
Entzun
Gutxik eman genion Joxe Etxebesteri Euskadiko II. Mailako txapela janzteko aukera, eta ezta berak ere bere buruari, herenegun Euskadi Irratiari adierazi zion bezala. Igeldokoak (Gipuzkoa), ordea, urte askoko eskarmentua du, eta hala erakutsi zuen, atzo, Agurainen. Gainera,minutu eta erdiko aldea atera zion Senosiaini; txapela janzteko hautagaietako bat. Ondorioz, bi aizkolari horiek lortu dute Maila Nagusira igotzea.

Kontua da, Etxebestek adierazi zuela ez zitzaiola «komeni» gorantz egitea: «Adin honekin ez daukat buru-belarri aritzeko astirik, eta Maila Nagusian jarduteko beharrezkoa da». Agian, txapela jantzita beste modu batean ikusiko du etorkizuna.

Sei enbor ebaki zuen aizkolari bakoitzak, Etxebestek berak plazaratutakoak. Txapeldunak lasai ekin zion saioari, eta ongi. Beitia geratzen hasi zen bigarren enborrean, eta bigarren posturako lehian jardun behar izan zuen Senosiainekin. Izan ere, bizkaitarra sailkatzeko hautagaia zen, baina Zeanurikoak ez zuen beste behin neurria eman final batean.

Dudarik gabe, Vicente ez sailkatzea izan zen atzoko gauza aipagarria. Otsagikoak denborarik onena egin zuen kanporaketan. Halere, txartela ez lortzeko badu arrazoirik. «Asma gaisotasunerako erabiltzen dudan Ventolin sengagaia ahaztu dut, eta aranasa hartu ezinik aritu naiz; barkaezina da, primeran bainengoen;kolpe handia da».

Sailkapena





1. Joxe Etxebeste 21'00''

2. Antonio Senosiain 22'31''

3. Iñaki Beitia 22'55''

4. Javier Aranberri 23'49''

5. Daniel Vicente 24'47''

6. Juanjoxe Erdozia 29'52''
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.