Hiru orduko bilera egin zuten atzo Iñaki Badiola Realeko presidenteak eta Chris Coleman lehen taldeko entrenatzaileak, eta etzi jakingo da honek Realean segituko duen. Izan ere, Badiolak laupabost fitxaketa egin nahi ditu urtarrila bukatu aurretik, eta Colemanek hori dena aztertu nahi du etzira bitartean.
Presidenteak gaur jakinarazi duenez, azken egunotan klubaren egoera aztertzen aritu da -hasteko, diru arloa-, "eta gutxi gorabehera kontrolaturik" dagoela esan du. "Kirol arloan ere ilusioa sortuko dugu. Fitxaketa berriei buruz Colemanekin hitz egin genuen atzo. Gure proiektuan hura gurekin egotea nahi dugu".
"Lehentasuna, argi eta garbi", Espainiako Lehen Mailara igotzea dela adierazi du Badiolak, Zubietan eman duen prentsaurrekoan. "Zintzo esateko, gure iritziz, daukagun taldearekin ezin da Lehen Mailara igo. Ekarri nahi ditugunak Realaren mesederako dira".
Colemanek (1970; Gales) iazko udan fitxatu zuen Realarekin. Taldea igoera postutik lau puntura dago orain.
Futbola
Etzi jakingo da Colemanek Realean segituko duen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu