Eugenia Kanaevak erretiroa hartu du
GIMNASTIKA. Eugenia Kanaeva gimnastak lehiatzeari utziko diola jakinarazi zuen atzo Moskun. 22 urteko kirolaria Errusiako Gimnastika federazioko presidenteorde izendatu berri dute, eta horregatik erabaki du erretiroa hartzea, 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan lehiatzea baztertuta. Kanaeva olinpiar txapelduna izan da bi aldiz, eta 17tan munduko txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu