Eugi onena Mungian jokatutako partida nagusian (22-13)

2005eko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Sanantontxu jaietako ohiko partidak jokatu ziren atzo Mungian (Bizkaia). Eugi-Elkorok irabazi zuten partida nagusia Titin III.a-Apeztegiaren kontra (22-13). Atzokoa zuen Eugik lehen partida Urteberri egunean min hartu zuenetik, baina sasoiko bueltatu da. Berak jarri zion jokoari erritmoa; bereak izan ziren tantorik onenak. Titinek azken txanpan bakarrik erreakzionatu zuen, eta Elkoro gehiago izan zen Apeztegia baino atzeko koadroetan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA