Euskadiko Buruz Buruko Txapelketako finala gaur Berriatuan

2003ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Iñaki Osa Goikoetxea-k eta Julen Bereikuak jokatuko dute gaur Buruz Buruko Euskadiko Txapelketaren finala, Berriatuan (17:00, ETB1). Goikoetxea da hautagai nagusia txapela janzteko. Aurtengo txapelketan jokatu dituen bi partida maila dotorea emanda irabazi ditu, bera da egungo txapelduna, eta buruz burukorako dohain ikusgarriak ditu atzelariaren gorputza eta indarra, baina aurrelariaren bizkortasuna eta abilezia. Julen Bereikuak berak onartu du «miraria» beharko duela txapela janzteko, baina inork Goikoetxea mendean hartzekotan Bereikuak har dezake. Talentu aparta duen puntista da. Erregulartasunik eza izan da orain arte bere akatsik nagusiena, baina inoiz baino motibazio eta jarrera egokiagoarekin ari da azken boladan.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.