Euskal Herria ofizialki ordezkatuz kirola egiteko aukera izatea aldarrikatu dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetako kirolariek -txirrindulari, pilotari, futbolari, herri-kiroletako ordezkari...- gaur Durangon (Bizkaia).
Mikel Troitiño surflariak eta Miren Urkiola harri-jasotzaileak irakurri dute adierazpena euskal kirolarien izenean. "Kirola egitean, zazpi euskal lurraldeetako kirolariak barne bilduko gaituen tresna baten beharra aitortu eta hori sortzen saiatzeko borondatea" adierazi dute.
Tresna hori sortzeko bidean, lehen harria abenduaren 27an Donostiako belodromoan "jarriko" dutela adierazi dute,Kirolharria izeneko ekitaldian. Herritarrei hara joateko gonbita luzatu diete.
Gaur aurkeztu duten idatziari, oraingoz, 1.289 kirolarik adierazi diote atxikimendua. Atxikimenduen zerrenda hemen ikusi eta sinatu daiteke.
kiroLA