EUSKAL HERRIKO ITZULIA. Frank Schleck ez zen irten atzo, medikuek aginduta
Frank Schleck (Saxo Bank) erori egin zen herenegun, Amurriora bidean, Karabieta jaisten ari zela. Amildegi txiki batetik behera joan zen, eta anaiak abisatu zien taldeko arduradunei. Luxenburgoko txirrindulariak ez dauka aparteko ezer, baina buruaren atzealdean kolpea hartu zuen. Medikuek aginduta, atzo ez zen azaldu Murgiko irteerara. Igandean, hala ere, Zornotzan izango da, Udaberriko Klasikoan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu