EUSKAL JOKOAK
Euskal jolas, joko eta kirolen topagunea izango da ostiralean
Andoainen antolatu du Xiba elkarteak Euskal jolas, joko eta kirolen topagunea deitu dutena. Ikaspilota eta Ikastolen konfederazioak lagunduta antolatu dute, eta datorren ostiralean izango da, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, arratsaldeko seietatik aurrera. Bertsolariak, musika eta bideo emanaldia izango dira, besteak beste. Amaitzeko, luntxa izango dute hara bildutakoek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu