Kirola

Euskal selekzioa, kayak-surfeko munduko txapeldun

Ezustea eman du gaur Mundakan. Hamazazpi selekzio aritu dira Mundu Txapelketan.

2007ko urriaren 27a
16:07
Entzun
Euskal selekzioak irabazi du gaur Mundakan (Bizkaia) kayak-surfeko Mundu Txapelketa. Hamazazpi selekzio aritu dira txapelketan, eta ezustea eman dute euskal herritarrek, ez zirelako faborito; zazpigarren izan ziren duela bi urte.

Finaleko azken hamasei serieak Mundakan jokatu dituzte -lehiaketa Bakion ere izan da-, eta metro eta erdiko olatuak izan dituzte. Ontzi luzeetan (hiru metro pasakoak) Edu Etxeberria, Luis Abando, Libe Lafuente eta Kristina Ferrer euskal herritarrak irabazle izan dira euren probetan, baita ontzi motzetan (2,75 metro artekoak) Edu Etxeberria -luzeetan bezala- Txema Carreto, Ibon Agirrezabala eta Ainhoa Rementeria ere. Taldekako probetan Edu Etxeberria izan da onena.

Finala bukatzeko hiru proba falta zirela Euskadiko selekzioa zen ordurako Mundu Txapelketaren irabazlea.

Sailkapena.

1. Euskadi, 35 puntu.

2. Irlanda iparraldea, 41.

3. Jersey, 41.

4. Ingalaterra, 43.

Argazkian, kayak-surflari bat egunotan, Mundakan. (Busturialdeko Hitza)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.