Euskal Selekzioak hiruko torneoa jokatuko du udan
FUTBOLA. Zurrumurrua bolo-bolo zebilen, eta Euskadi Irratiak atzo jakinarazi zuenez, Euskal Selekzioak Kataluniaren eta Korsikaren aurka hiruko torneoa jokatuko du ekainean, Korsikan. Euskal Selekzioak abenduaren 29an jokatu zuen azken partida, San Mamesen, Venezuelaren aurka. 3-1 irabazi zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu