Euskadiko Futbol Federazioak antolaturik, euskal selekzioak lagunarteko partida jokatuko du larunbatean Irlandaren aurka, Azpeitian (Gipuzkoa), 18:00etan. Euskal selekzioak orain bi urte jokatu zuen azkeneko aldiz, Eslovakiaren aurka, Anoetan, eta 1-0 irabazi zuen. Bada, ofizialtasunaren aldarrikapenaren bidean, beste pauso bat eman nahi dutela adierazi zuen atzo federazioko lehendakari Luis Mari Elustondok. «Nazio bat garela eta kirol arloan maila ona dugula erakutsi nahi dugu».
Horretarako, hemezortzi jokalariko deialdia osatu dute hautatzaileek. Athleticetik Iraia, Tirapu, Paredes, Landa, Vanessa, Flabiano, Ibarra, Nekane eta Erika deitu dituzte. Realetik Bergara, Cornejo, Ramajo, Elizasu, Aintzane, Peña eta Begiristain. Aurrera Vitoriatik Torres, eta Transportes Alcainetik Zirauki.
Bestalde, gizonezkoen euskal selekzioak ez du lagunartekorik jokatuko abendura bitarte. «Aukera bagenuen Ukrainara joateko, baina segurtasunik ezagatik uko egitea erabaki dugu».
Euskal selekzioak Irlanda hartuko du larunbatean, «nazio izateko bidean»
Hemezortzi jokalariko deialdia osatu dute hautatzaileek; neurketa Azpeitian izango da, arratsaldeko seietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu