Txekiar Errepublikako selekzioa 37. postuan da Nazioarteko Futbol Federazioaren (FIFA) sailkapenean. Euskal selekzioak, berriz, bere ibilbideko hamargarren partida jokatuko du. Iazko azaroaren 26an jokatu zuen azkenekoz, Dublinen, eta 2-1 galdu zuen Irlandaren aurka. Euskal Herrian, berriz, 2014ko abenduaren 27an jokatu zuen azkenekoz, Barakaldon (Bizkaia), Kataluniaren aurka. Bana amaitu zen norgehiagoka hura.
Aurtengo partidan Iñigo Juaristik estreinakoa egingo du. Athleticeko entrenatzaile izandakoak —Espainiako lau Superliga irabazi zituen talde zuri-ogorriak haren aginduetara—, Juanjo Arregi ordezkatu du hautatzaile karguan. Arregi Realeko entrenatzaile da orain.