laburrak, esanak, datuak

Euskal selekzioaren aldarria Hegoafrikako kontsulari

2010eko ekainaren 26a
14:54
Entzun
LABURRAK

- Euskal selekzioaren aldarria Hegoafrikako kontsulari. Euskal Herriko Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) Euskal Herriko selekzioen ofizialtasunaren aldarria helarazi zion atzo, Getxon, Hegoafrikako kontsulari. IƱigo Santxo, Martxel Toledo eta Egoitz Askasibar ESAITeko kideek gutun bat eman zioten eskura kontsulari; FIFAri Euskal Herriak nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko duen eskubidea onartzeko eskaera egiteko eskatu zioten. Iritzi taldeak Munduko Kopa Hegoafrikan jokatzen ari delako aukeratu du haren kontsulatua Euskal Herriak bere selekzioa nazioartean lehiatzen ikusteko duen desira adierazteko. Era berean, hurrengo egunetan ofizialtasunaren aldeko milaka afixa jarriko dituztela aurreratu dute.

- Xabi Alonsok bihurritua du orkatil bat. Xabi Alonso (Tolosa, 1981) Espainiako selekzioko jokalariak orkatil bat bihurritu zuen Txileren aurka eta, lesioa larria ez bada ere, ez dago ziur asteartean jokatuko duen final-zortzirenetan Portugalen aurka (20:30). "Espero dut ondo iristea", adierazi du Alonsok. Lehen faseko hiru partidatan titular aritu da.

ESANAK

-Diego Armando Maradona (Argentinako entrenatzailea). "Hego Amerika ez da inoiz Europa baino potentziagoa izango"

- Cristiano Ronaldo (Portugaleko jokalaria). "Ona da Brasilen aurkako berdinketa. Haren aurka aritu gara, ez Estrela Amadoraren kontra".

- Goran Eriksson (Boli Kostako hautatzailea). "Gure mundiala bukatu da, baina jokalariek harro egon beharko lukete".

- Xavi Hernandez (Espainiako selekzioko jokalaria). "Presio handia genuen lehen fasea gainditzeko".

- Fabio Cannavaro (Italiako jokalaria). "Eredua aldatu beharra dugu. Jokalari gazteengan inbertitu behar da. Zaila dugu, ez dagoelako aukeratzeko ale askorik".

=b- Stephane M'Bia (Kamerungo jokalaria).=b "Jendeak asko hitz egiten du Frantzian izan duten giro txarraz, baino gurean okerragoa izan da".

- Kim Jong Hun (Ipar Koreako hautatzailea). "Hurrengo mundialerako gure mutilek fisikoki eta mentalki indartsuagoak izan beharko dute".

DATUAK

- Golik sartu ez duten bakarrak: Aljeria eta Honduras. Hegoafrikako Munduko Kopan golik sartu gabe joan dira etxera Aljeria eta Honduras. Eurak izan dira golik egin ez duten selekzio bakarrak. Aljeriak bi jaso ditu, Hondurasek hiru. "Heldutasuna falta izan zaigu", esan du Reinaldo Rueda Honduraseko hautatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.